XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
FAMILI LIBURUA.Kontutan izan behar dugu, kasu honetan,
Zure gurasoak, zu erregistratuta zaudeneko famili liburuko
SEMEAren atalean zure izen eta abizenak irakur ditzakezu, eta baita non eta noiz jaio zinen.
Bertan, familian gertatzen diren jaiotzak, heriotzak, ezkontzak, bereizteak, eta abar apuntatu behar dira.
Eskatu liburua gurasoei eta irakurri bertan idatzita dagoena.
Ba al dakizu zure aita edo ama beste libururen batetan erregistratuta dagoen? Galde eizaiezu.
Zeintzuk dira Itziarren abizenak? Zergatik? Bidezkoa iruditzen al zaizu lehenengo aitaren abizena jartzea?.
FAMILI LIBURUA / ALABA / IZENA / ABIZENAK / (...) eta (...) alaba / (...) urteko (...) jaioa / Izenak ezartzeko bulegoa / Tomoa / Orrial.
KURBA GRAFIKOA EGITEN IKASIKO DUGU Iazko testuliburuan ikasi zenuen bezala, barra-grafikoa, ikasketa eta gonbaraketarako aurrez jasotako datuak agertzeko era bat da.Jarraitu behar den prozesua berrikusiko dugu zalantzarik izan ez dezazun.
Marra bertikal bat marraztuko dugu; bertan biztanle kopuruari dagozkion kantitateak jarriko ditugu.
Marra horizontal batetan urteak jarriko ditugu, izan ere interesatzen zaiguna, herri batetako urte ezberdinetako populazioak agertzea bait da, horrela, gonbaratu ahal izateko.
Ondoren, barra bat altxatuko dugu urte bakoitzerako.
Bere altuerak urte horretako biztanle kopurua adieraziko digu.
Azkenik, barren parterik garaienak lerro baten bidez lotzen ditugu; lerro hau
Horrela, populazioa hazi edo murriztu egin den ezezik, noiz egin duen azkarrago ere (marraren inklinazioaren arabera) ikusiko dugu.
Gaian agertzen diren Gasteizko datuak erabiliz, egingo al zenuke antzeko grafika bat?.
Durangoko (Bizkaia) populazioaren bilakaera / Urte / Milaka.